PARTEKATU

IDE-k Kutxabank-ekiko zerbitzu-kontratua berritu egin du

2013/02/27

IDE-ren bi bazkideak, Kutxabank eta Accenture, Akordio-Printzipio batera iritsi dira berriki, IDE-k finantza Taldearen zerbitzu teknologikoak egiteko baliatuko duen negozio-markoaren lerro nagusiak finkatuz.

Orain arte bezala, IDE Kutxabank-en zerbitzu teknologikoen hornitzaile izango da “banku-korearen” aplikazioen Garapenean eta kanaletan, Besaide plataformaren baitan. Akordioaren xehetasunak finkatzeke daude, baina erreferentzia-marko nagusiak orain artekoen baliokidea den negozio-bolumena zehazten du, eta ondorioz, arlo horretako lanpostu guztiei eutsiko zaiela bermatu egiten du.

Akordio-Printzipioa epe luzerako ezarri da eta horrenbestez, gaur egun indarrean dagoen eta 2014. urtean agortzekoa zen kontratuari jarraipena emango dio.

Akordio berean, orain arte IDE-k Ustiapen eta Sistemen Teknikaren alorrean egiten zuen jardueraren zati bat IBM enpresarekin partekatzea aurreikusten da, beti ere, gaur egungo lanpostuei orain arteko lan-baldintzetan eutsiko zaiela bermatuz.

Sozietate-ereduari dagokionez, IDE-ren bazkide nagusi diren bi kideek gaur egungo eredua ez aldatzea erabaki berri dute, eta beraz, Kutxabank eta Accenture-k konpainiaren jabetzaren %50ri eutsiko diote.

Bi bazkideen arteko akordioak egonkortasuna eta etorkizunerako proiekzio sendoa ematen dio IDEri, sektorean zailtasun ugarikoa den testuinguru baten.

Gaur egun, 470 pertsonako lan-taldea du IDE-k. Finantza-taldearen zerbitzuez gain, informazio-sistema teknologikoak eta aplikazio informatikoak kudeatzen ditu beste hainbat bezerorentzat (publiko eta pribatuak) eta kualifikazio-maila altua du ingurune teknologiko nagusietan. 2012. urtean, IDE-k 31,5 milioi euroko fakturazioa izan zuen, eta zergak ordaindu ondorengo mozkinak 3.6 milioi eurokoak izan ziren.

Documentos relacionados:

Nombre Tamaño Enlace de descarga
Kutxabank-en prentsa-oharra 65,82 KB Descargar documento ↓
 

ZER IRITZI DUZU ALBISTE HONETAZ?