Gure proiektuaren funtsa bi bazkide handiren arteko aliantza estrategikoa da: BBK eta Accenture. Bi bazkideon arteko konexioak aparteko balio-proposamena ematen dio IDEri, geure merkatuari helarazten dioguna proiektu guztietan. Alde batetik, dihardugun lurraldearekiko ezagutza, konexioa eta konpromisoa eskaintzen dugu, eta bestetik, mundu mailan ezagutza berezituan liderra den sarearekin konektatuta gaude.
Beraz, gaitasunik onenaren baturak sortu du IDE, maila lokalak eta globalak bat egiten dute gure baitan, eta gure proiektu guztietan. Geure konpainiaren osaketa, bada, batura hitzarekin lotuta dago, eta horri esker, geure bezeroen emaitzak biderkatu egiten ditugu.
Accenture kudeaketa-aholkularitza, zerbitzu teknologiko eta outsourcing arloko konpainia global garrantzitsuena da. 120 herrialdetan dihardu, eta 204.000 pertsona inguruk osatzen dute. Dimentsio honi esker, geure bazkideak bere bezero guztiei esperientzia, sektore eta negozio-arlo guztietako gaitasunak eta ikerketa-jarduera zabala eskaintzen dizkie.
Accenturen eskutik, IDEn leihoak irekitzen dizkiegu geure bezeroei, ezagutza eta mundu osoko praktikarik onenetan parte hartu ahal izateko. "Eraginkortasun handia" estrategia bera ere geure baitara daramagu, bezero ditugun enpresa eta erakundeek ere etekinik handienak eta balore jasangarria eskura ditzaten.
Informazio gehiago: www.accenture.com
Bilbao Bizkaia Kutxak beste behin ere eutsi dio Espainiako eta Europako Finantza-Sistemako lidergoari kaudimenari dagokionez. Jarduteko-eredu propioari ere eutsi dio BBK-k, erantzukizuna eta jasangarritasuna uztartuz, eta beti bere lurraldeko beharrizanekin erabat konprometituta, bertako enpresa eta pertsonen beharrizanekin, hain zuzen.
Sistemako liderra den Aurrezki-Kutxaren prozesu teknologiko garrantzitsuenetako asko IDEren esku daude. Eta horrek abantaila nabarmenak ematen dizkigu, eskakizun-maila altueneko erantzun teknologikoen arloan, abangoardian gabiltzalako: sistema teknologikoen kritikotasunik altuena, segurtasun eta datuen kudeaketako estandarrik sendoenak eta etengabeko berrikuntza.
BBKri buruz gehiago jakiteko, jo ezazu bere web gunera: www.bbk.es





