Ideiak gara ditzaten, geure bezeroen laguntzaile hurbilak gara, buru-belarri murgiltzen baikara proiektuetan. Gure lan-taldearen gaitasunak askotarikoak dira, eta horri esker, proiektuen fase guztietan parte hartu dezakegu, hasi diseinu estrategikoan eta inplementazioa edo ondoren irtenbide teknologikoen mantentze-zerbitzuraino.
Gure ekarpena, bada, ideiak garatzeko gaitasuna da eta horretarako irtenbide teknologikoa eta ezagutza proiektu eta bezeroen esku jartze ditugu. Esperientzia handia dugu proiektu teknologiko konplexuen kudeaketa eta garapenean, eta horri esker, Euskadiko enpresa eta erakunde ia guztien aliatu gara. Geure zerbitzua oso malgua da, eta horrek arlo ia guztietan presentzia handia izatera eraman gaitu: industrian, zerbitzuetan, erakunde publiko zein pribatutan.
Gure ezagutzaren funtsa banka-inguruan garatu da, eta horretan, BBK da gure bezero-ikurra, Espainiako finantza-sistemako erakunderik kaudimendunena, hain zuzen ere.
Bilbao Bizkaia Kutxa
Kaudimen-mailari dagokionez ere, liderra da BBK Espainiako eta Europako finantza-erakundeen artean. IDE bere aliatu estrategiko eta operatibo nagusia gar: Sistemak eta Ustiapena, Garapenak, azpiegituren eta aplikazioen diseinu eta mantentzea, arlo guztietan proiektu berrien garapena ...
BBKren ideiak aurrera eramaten ditugu, eta beren eboluzioan laguntzaile gara. Izan ere, lehiakortasun-mailarik altueneko ingurunean dihardugu, eskakizunik zorrotzenak bertan ematen baitira irisgarritasun eta segurtasunari dagokienez.
Euskaltel
Euskaltel, SA telekomunikazioen operadore globalak Telefonia Finkoa, Mugikorra, Internet eta Telebista Digitala eskaintzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan.
Euskaltelek bere lidergoa sendotu du telekomunikazio finkoen eskaintza osoan, azken belaunaldiko Zuntz Optikozko sarearen bidez, eta, ondorioz, Europako operadore alternatiboen artean aurrekaririk ez duten merkatu-kuotak lortu ditu. Liderra da Banda Zabalean, Telefonia Finkoan eta Telebista Digitalean. Gainera, sare propioa duen Europako lehen mugikor-operadore birtuala da, eta, beraz, era guztietako zerbitzuak finkoak, mugikorrak eta konbergenteak garatzeko erabateko gaitasuna duen lehena ere bai.
Azken sei urteetan, 600 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak egin ditu Euskaltelek; batez ere, sare finkoan eta mugikorrean Banda Zabalaren ahalmena gehitzeko. Hala, 2010ean, 1.600 milioi euroko inbertsio metatura iritsi da, eta hori da Espainian sektore horretan egindako inbertsiorik handiena (700 euro biztanleko). Euskaltelek bere hamabi urteko historian euskal enpresetan egindako erosketek 2.000 milioi euro gainditu dituzte.
Norbolsa
Burtsa-bitartekotzan eta balio erantsi altuko finantza-zerbitzuetan espezializatutako enpresa, zerbitzu integrala eskaintzen duena merkatu nazionaletan eta nazioartekoetan.
Bere negozio-ildo nagusiak ondokoak dira: Bitartekotza merkatu nazionaletan eta internazionaletan, Erakundeko bezeroen zorroen kudeaketa, merkatuen, sektoreen eta baloreen azterketa propioaren laguntzaz, Aseguru- eta kokatze-negozio korporatiboa RFko akzioen eta jaulkipenen SEPen kasuan eta Finantza eta burtsa-arloko aholkularitza.
Tradebe
Tradebe-rekin batera, IDEn interETER soluzioa aplikatu dugu, hondakinak sortu edo kudatzen dituzten enpresei laguntzeko Hondakin Arriskutsuen gaineko lege berrietara egoki daitezen, bereziki Agiri Elektronikoen bidalketari dagokionez.
Tradebe hondakin arriskutsuen kudeaketan liderra da Espainia, AEB eta Erresuma Batuan, eta filialak ditu Frantzian, Turkian eta Tailandian. Industria eta hiri-hondakinen tratamendu berritzaileak eskaintzen ditu. 2 milioi tonatik gora kudeatu zituen joan den urtean, horietarik %60 birziklatze-prozesuetara eraman dituelarik.
Bilboko Udala
Udaletxearekin batera lan egin dugu web-gune berriaren diseinu estrategiko eta teknologikoan. Kudeaketaren gardentasuna eta era guztietako zerbitzuen hurbiltasunean lanean dihardu Udalak, eta horrekin bat dator gune berria. Besteak beste, edukiak errazago zabaltzeko bideak ematen ditu, bereziki sare sozialetara, informazioa errazago eskaintzen du eta malgutasun handia eskaintzen du.





