-
Arrakastaz burutu da BBK eta CajaSur-en arteko integrazio teknologikoa
Martxoaren 19an ezarri da BBK-ren plataforma teknologikoa, “BESAIDE”, eta horren gainean ari dira jadanik Kordobako erakundeko bezero eta harreman-kanal guztiak.
Bategite teknologikoari esker, CajaSurreko bezeroek funtzio eta abantaila komertzial berriak eskuratu dituzte, eta inbertsio-teknologikoetan %20 inguruko aurrezkiak ahalbidetzen dira.
BBK izan da prozesuaren zuzendari estrategikoa, IDE (Informática de Euskadi Taldea) Informazio-Sistema ezartzearen ardura zuzena izan du, eta Accenturek bazkide teknologiko gisa jardun duelarik. 15 hilabete iraun du integrazioak, 475.000 lan-ordu eta 250 langile baino gehiagoren parte hartzearekin.
Irakurtzen jarraitu » -
IDE eta Telekomunikazioen Sektorea
Dato Económico Aldizkariak gonbidatuta, Euskadiko Telekomunikazioen enpresen arteko mahainguruan parte hartu genuen joan den abenduan. Jadanik kontsulta daiteke kioskoetan 2012ko urtarrileko alea, eta bertan jaso den iritzi-sorta.
Irakurtzen jarraitu »





