Albisteen zerrenda
  • Nacho Isusi, IDEko Zuzendari Nagusi berria

    Irailaren lehenaz geroztik, Jose Ignacio Isusi Gorbea IDEko Zuzendari Nagusi berria da, azken bi urteotan Zuzendari Nagusiaren Ondokoa izan eta gero.

    Nacho Isusik eskukoa hartu dio orain arte zeregin horietan jardun duen Guillermo Dorronsorori, berriki Deustuko Unibertsitateko Enpresa eta Zientzia Ekonomikoko Dekanoa izendatua izan denari, hain justu ere.

    Isusi (Bilbo, 1964) Enpresa eta Zientzia Ekonomikoetan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Ibilbide profesional luzea du, eta eskarmentu handia zerbitzu informatikoen alorrean, bereziki finantza-erakundeekin loturikoetan. Bere jardun profesionala Andersen Consulting konpainian abiatu zuen (gaur egun Accenture denean, hain zuzen), eta bertan Zuzendari Asoziatua izatera heldu zen.

    2000. urteaz geroztik IDEko lan-taldeko kidea izan da eta urte hauetan askotariko erantzukizunak izan ditu goi-mailako zuzendaritza eta kudeaketaren esparruetan.

    Irakurtzen jarraitu »
     
  • IDE homologatuta "E-Comerce Txekean"

    EAEko komertzioekin batera lan egiten dugu beren estrategia digitala lantzeko (web, sare sozialak eta aplikazio mugikorrak) eta komertzio elektronikorako sarbidea errazteko.

    IDE-k eskaintzen duen teknologia, zerbitzu eta esperientzia zabalari esker, gure taldeak laguntza integrala eskaintzen du, aholkularitza espezializatutik hasi eta inplementazioraino. Horrez gain, IDE Labs unitatearen bitartez, negozio-praktika aurreratuenak ere eskura jartzen ditugu, eta laguntza eskaintzen dugu taldeak formatzeko eta gaitasun digitalen prestakuntzan.

    Irakurtzen jarraitu »