-
IDE-k Kutxabank-ekiko zerbitzu-kontratua berritu egin du
IDE-ren bi bazkideak, Kutxabank eta Accenture, Akordio-Printzipio batera iritsi dira berriki, IDE-k finantza Taldearen zerbitzu teknologikoak egiteko baliatuko duen negozio-markoaren lerro nagusiak finkatuz.
Bi bazkideen arteko akordioak egonkortasuna eta etorkizunerako proiekzio sendoa ematen dio IDEri, sektorean zailtasun ugarikoa den testuinguru baten.
Irakurtzen jarraitu » -
IDE-k Euskal SecuriTIConferencen parte hartuko du
Datorren martxoaren 5ean Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da "Euskal SecuriTIConference" delakoa, Informazioaren Segurtasunaren Euskadiko Kongresua. Edizio honetan, kongresuak bi antolatzaile nagusi ditu, alde batetik, PRIBATUA (Pribatasun eta Informazio-Segurtasunerako Euskal Elkartea) eta EIIEO, Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala.
IDE ekimen honen partaide izan da sorreratik beretik, eta aurten ere parte hartu dugu ekitaldia osatzen duen lan-programa diseinatzen eta abian jartzen. Horrez gainera, gure ardurapean egingo da ekitaldiaren azken lan-mahaia, eta berau zuzendu egingo dugu. Bertan geure sektorearen argiak eta itzalak aztertuko ditugu kide diren aditu eta gonbidatuen laguntzaz.
Ondoko estekan kontsulta ditzakezue Jardunaldiaren egitaraua eta xehetasunak: Euskal SecuriTIConference
Irakurtzen jarraitu »





