Enpresei lagundu egiten diegu beren helburuak garatzen, estrategia digitala negozioaren plan eta prozesuetan integratzen.

Geure bezeroen ondo-ondoan dihardugu prozesuen diseinua egokitzen eta inplementatzen, negozio-aukera berrien bilatze aktiboaren bidez eta balio erantsi handia ematen duten estrategia eta teknologiaren arteko zerbitzu eta produktuak erabiliz.

Geure bezeroekin batera beren negozio-prozesu nagusietarako estrategia digitalak definitzen ditugu (marketin, talentua erakartzea eta kontratatzea, bezeroak atenditzea, kolektiboen kudeaketa, publizitatea, komunikazioa...) eta lan-taldeak formatu egiten ditugu bere gaitasun teknologiko digitalak gara ditzaten.

Bide berean, Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragile nagusiekin batera ari gara ikerketa eta transferentzia teknologikoko proiektuetan, besteak beste Smart Grids, Ordainketa Sistema Berriak, Mugikortasuna eta Multikanalitatean.

Estrategia Digitala

Estrategia Digitala

Laguntza espezializatua eskaintzen dugu Estrategia Digitala diseinatzeko eta inplementatzeko askotariko erakundetan, bi helburu nagusirekin: negozio-helburuekin lerrokatzea eta jarduera-eredu berriak garatzea teknologia sozialetan eta mugikortasunean oinarritutako irtenbideak eskainiz.

Sare Sozialak eta Mugikortasuna negozioaren ikuspegi zabal baten txertatu egiten dira eta lagundu egiten diote gaitasunak eguneratzen eta garapenerako aukera berriak zabaltzen. Lan-tresna hauek eskura jarri dizkiguten eraldatzeko aukeren atzean logika digitala datza, eta berau ulertzea eta ikuspegi estrategikoz horri heltzea erronka handia da gaur egun erakundeentzat eta bere eboluzio integralarentzat.

Alde batetik, Estrategia Digitalak erakundeen garapenari laguntzen dio, bezeroenganako orientazio zuzena eskaintzen duelako. Sare Sozialen eta aplikazio mugikorren erabilera masiboak kontsumo-ereduaren aldaketaren isla dira (ondasunak nahiz zerbitzuen kontsumoarena, esan nahi da) eta horrek zeharkako eskaria sortu du erakundeetan. Erabiltzaileen ohituren aldaketa honek negozio-prozesu ia guztiengan du eragin zuzena.

Eta bestetik, Sare eta Mugikortasun Soziala negozioaren eraginkortasunean aurrera egiten laguntzen duten tresnak dira. Izan ere, eskaintzan, bezeroen atentzioan, kaptazio edo fidelizazioan, komunikazioan edo berrikuntzan 2.0 logika txertatzeak lehiatzeko aukera berriak ematen dizkiolako erakunde bati, testuinguru berrian jarduteko prestatuago egonik, sortzen ari diren aukera berriak baliatu ahal izango baitu.

Berrikuntza eta Mugikortasuna

Berrikuntza eta Mugikortasuna

Tresna mugikorrak erabat zabaldu dira gure artean (smartphone, tablet, eta abar) eta irtenbide teknologikoak estandarizatzen ari dira apurka-apurka. Hau guztia honela, aukera berriak sortzen ari dira. Negozioaren helburuetara zuzendutako mugikortasun-estrategiak balio-eskaintza hobetzen laguntzen die enpresei, baliabideen kontrola edota bezeroengana hurbiltzeko edo fidelizatzeko jardunbide berriak ematen dituelako.

Erakunde bakoitzaren beharrizanetara egokitutako irtenbideak garatzen ditugu, eta merkatu bakoitzaren zein nitxo bakoitzaren inguruan garantzen ari diren esperientziarik onenekin kontrastatu egiten ditugu.

Bide berean, Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragile teknologikoekin elkarlanean ari gara ikerketa eta transferentzia helburu duten proiektuak egiten ezagutza berriak eskuratzeko, beste hainbaten artean, ordainketa-sistema berriak garatzeko.

Smart Grids

Smart Grids

Smart Grids izenekoa elektrizitatearen banaketa-sare adimendunak sortzeko teknologia da, eta energia elektrikoaren erabilera eta kudeaketa eraginkorrak erraztea du helburu. Smart Grids arloko hornitzaileek darabiltzaten hazkunde- eta hedapen-aurreikuspenen arabera, hauxe izango da teknologia ekologikoen artean garapen-mailarik handiena izango duena datozen urteotan. 2014. urterako, adibidez, sare adimendunetako inbertsio metatua 33.000 milioi dolarretik gorakoa izatea espero da.

Smart Grids delakoaren inguruan sortzen den balore-kate berria enpresa aurreratuenen apustu estrategikoa da eta Euskadin oinarri sendoak ditu. Hiri-inguruneetan azpiegitura funtsezkoena komunikazioak eta informazioaren teknologiak izango dira. IT-en eskutik, bada, aukera berriak sortzen ari dira hiri-gune bakarrean teknologia aurreratu eta jasangarriak biltzeko, hiri handien kudeaketa-eredu berritzaileak erraztu egingo dituztenak.

Gaur egun, milioi batetik gorako 500 hiri daude munduan, eta 100 gehiago elkartuko zaizkio 2050. urterako.

Populazioak hiri handietan kontzentratzeko joera nabaria da eta horrek ingurumenaren eta energiaren aldetik arazo berriak ekarriko ditu, gero eta larriagoak izango direnak, eta ondorioz, oinarrizko zerbitzuak kudeatzeko eredu jasangarriak integratu egin beharko ditugu.

Lerro estrategiko honen garapenean, bada, sektore askorentzat aukera-lerro berriak irekitzen ari dira, eta horien artean, informazioaren teknologiak nabarmendu egiten ditugu.