PARTEKATU

Smart Grids eta IT jardunaldi teknikoa, IDEren laguntzarekin

2011/04/15

Datorren apirilak 19, Smart Grids edo Sare Adimentsuen merkatu berriaren inguruko jardunaldi profesionala egingo da Bilboko Sota Eraikinean (Kale Nagusia 45. zenbakian) IDE-k babestuta.

Jardunaldi Teknikoaren helburua da “Smart” merkatuak Euskadin duen hedadurari buruzko ikuspegi orokorra eskaintzea da; izan ere, hazkunde-aukera eta negozio-bolumen handiko sektorea baita berau bertan Informazio Teknologien esparruan diharduten enpresentzat.

Smart Grids izenekoa elektrizitatearen banaketa-sare adimendunak sortzeko teknologia da, eta energia elektrikoaren erabilera eta kudeaketa eraginkorrak erraztea du helburu. Smart Grids arloko hornitzaileek darabiltzaten hazkunde- eta hedapen-aurreikuspenen arabera, hauxe izango da teknologia ekologikoen artean garapen-mailarik handiena izango duena datozen urteotan, eskakizun-maila gero eta altuagoa izango da-eta. 2014. urterako, adibidez, sare adimendunetako inbertsio metatua 33.000 milioi dolarretik gorakoa izatea espero da. Aurreikuspenen arabera, elektrizitate-eskaria bikoiztu egingo da 2030. urterako, bereziki gaur egun sortze-bidean ari diren tendentziak hauspotuta, esate baterako “e-mobility” (auto elektrikoa) delakoak. Aurreikuspen horien arabera, sare elektrikoetan “adimena” aplikatzeak 1.000 milioi tona CO2ko isuriak aurreztea eragin lezake.

Smart Grids delakoaren inguruan sortzen den balore-kate berria enpresa aurreratuenen apustu estrategikoa da eta Euskadin oinarri sendoak ditu, fase desberdinetan abian ari diren proiektuen eskutik. Hain zuzen ere, bertako IT enpresentzat irekitzen ari diren aukera berrien inguruan jardungo dute profesionalek Jardunaldian, Gaia-k antolatuta ( Euskal Autonomia Erkidegoko Elektronika eta Informazio Teknologien Industrien Elkartea). Bertan parte hartuko dute Euskadiko Smart merkatuko eragile teknologikoek, tartean ondokoak: Tecnalia eta Tekniker-IK4 (Sare Adimentsuen Behatokiaren datuak aurkeztuz), JEMA, ZIV eta EVEk (abian dituzten smart proiektuak aurkeztuz).

 

ZER IRITZI DUZU ALBISTE HONETAZ?