PARTEKATU
Euskal SecuriTIConference
2011/05/13Datorren maiatzak 24n, Euskadiko Informatika Ingeniarien Elkargo Ofizialak urteko Konferentzia Nagusia antolatuko du, oraingo honetan, Sistemen Segurtasunari buruzkoa. IDE jardunaldiaren babeslea da eta horrez gain, parte hartuko du garatuko den programan. IDEko kidea den Gorka Otxandianok azken urte hauetan segurtasun-sistemek bizi izan duten bilakaera aztertuko du, "11S: iragana eta etorkizuna" izena daraman ponentziaren bitartez.
Elkargoak Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntza izan du jardunaldia antolatzeko, eta baita, esan den moduan, IDErena ere, beste hainbat eragilerenarekin batera. Egitarauari buruzko xehetasun gehiago eta parte hartzeko galdetegia Elkargoaren web gunean kontsulta daitezke: www.coiie.org





