PARTEKATU
Bizkaia Foroak IDE saritu du
2011/11/16
'Gizarte Erantzukizunaren Bizkaia Foroak' IDEren konpromisoa aintzat hartu du bere aurtengo edizioan, gizartearekiko erantzukizunez diharduen erakunde gisa sarituz. IDErekin batera aurten Montaketak S.L., Ados Consulting eta Txindorra Konsultoria erakundeek jaso dute aintzatespena.
Errekonozimendu honen helburua da erakundeon konpromisoa publikoki aitortzea eta difusioaren bitartez, bertan garatzen diren praktika zuzenak ezagutzera ematea, beti ere Gizarte-Erantzukizunak bere baitan hartzen dituen hiru jardun-lerroetan: interes-taldeekiko emaitzak, gizarte-kohesioa eta ingurumena zein gizartearen zerbitzurako jarduna.
Foroa 2005. urtean abiatu zuten BBK, ASLE eta Cebek erakundeek eta geroztik 51 erakundek jaso dute errekonozimendu hau. Foroa erakunde pribatua da eta bere eginkizun nagusia “enpresei enpresetatik laguntzea da”, zehatzago beren lehiatzeko gaitasuna handitzeko Gizarte-Erantzukizunaren bitartez. Beste hainbat elementuren artean, Foroak aztertu eta aintzat hartzen ditu ondokoak: enpleguaren kalitatea, bizitza pertsonal eta profesionalaren arteko uztardura egokia, Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasuna bultzatzeko ekimenak eta ingurumenaren zaintzan egiten diren ekarpenak.





