PARTEKATU

BBK-k plataforma teknologikoa berritu eta CajaSur-ekiko integrazioan aurrera darrai

2011/09/07

Joan den uztailaz geroztik, CajaSur erakundeko langileek BBKren plataforma teknologikoa, Besaide, darabilte eguneroko lanean. Proiektuaren egutegiak ez du atsedenerako tarterik uzten: 2012ko martxoak bi erakundeek bat egingo dute guztiz, plataforma teknologiko bakar baten. Ordurako, 15 hilabeteko garapen eta inplantea, 450.000 lan-ordu, 200 langileren esku hartze zuzena eta langileko 300 prestakuntza-ordu eskainiko dira. IDE-ren zeregina giltzarri izaten ari da integrazio-proiektu honetan. Egindakoaz eta eginkizun dagoenez, luze hitz egin dute BBKn integrazio teknologikoaren ardura dutenek Estrategia Enpresarial hamabostekarian.

 

ZER IRITZI DUZU ALBISTE HONETAZ?