Gure proiektuaren funtsa bi bazkide handiren arteko aliantza estrategikoa da: Kutxabank eta Accenture. Bi bazkideon arteko konexioak aparteko balio-proposamena ematen dio IDEri, geure merkatuari helarazten dioguna proiektu guztietan. Alde batetik, dihardugun lurraldearekiko ezagutza, konexioa eta konpromisoa eskaintzen dugu, eta bestetik, mundu mailan ezagutza berezituan liderra den sarearekin konektatuta gaude.

Beraz, gaitasunik onenaren baturak sortu du IDE, maila lokalak eta globalak bat egiten dute gure baitan, eta gure proiektu guztietan. Geure konpainiaren osaketa, bada, batura hitzarekin lotuta dago, eta horri esker, geure bezeroen emaitzak biderkatu egiten ditugu.

Accenture

Accenture zerbitzu profesionalak ematen dituen mundu-mailako enpresa bat da, eta liderra da gaitasun digitaletan, hodeikoetan eta segurtasunekoetan. Esperientzia paregabearekin eta 40 sektore ekonomiko baino gehiagotan espezializatutako gaitasunekin konbinatuta, Accenture-k Estrategia- eta Aholkularitza, Marketin-, Teknologia- eta Eragiketa-zerbitzuak ematen ditu, teknologia-zentro aurreratuen eta munduko eragiketa adimendun handienen sareak bultzatuta. Bertan lan egiten duten profesionalek egunero betetzen dute teknologiaren eta giza argitasunaren promesa, eta 120 herrialde baino gehiagotako bezeroei ematen diete zerbitzua. Accenture-ren eskutik, aldaketaren ahalmenaz baliatzen gara balioa eta arrakasta sortzeko, eta gure bezeroekin, profesionalekin, akziodunekin, bazkideekin eta gizartearekin partekatzeko.

Accenture-ri buruzko informazio gehiago lortzeko, joan www.accenture.es helbidera

Kutxabank

Kutxabank 2012an sortu zen, hiru euskal aurrezki-kutxak bat egin eta gero: BBK-k, Kutxa-k eta Vital Kutxa-k; eta gure lurraldeko finantza-erakunde nagusia da.

IDE euskal bankuaren bazkide teknologiko nagusietako bat da, eta horri esker, oso posizio ona dugu eskakizun teknologia handia, segurtasun-estandar zorrotzak eta datuak integratzeko ingurune konplexu bateko testuinguru batean. Faktore horiei esker, berrikuntza-praktika hoberenak parteka ditzakegu.

Kutxabank-i buruz gehiago jakiteko, jo ezazu bere webgune korporatibora: www.kutxabank.com